ESKURAGARRI DAGO JADA!

Gaur BBK-BMF Mendieskola publikoarengan  aurkezten dugu, Bizkaiko Mendizaleen Federazioko aplikazioa, gure komunikazioa eta jarduera hezigarriak hobetzeko.

Hemendik aurrera Bizkaiko Mendizale Federazioko ikastaro batzuetan parte hartzen duten pertsonek, tresna bikain bat edukiko dute material osagarria, bideoak, ebaluazioak, inkestak, berriak…ikusteko.

Formazioa guretzat garrantzi handia daukanez, ez dugu nahi ikastaroa amaitzerakoan bukatzea, hori dela eta edukiak eguneratuko ditugu edozein momentuan eta edozein lekutik eskuragai eduki ditzazun, zure mugikorretik Klik batean.

Mendieskola erabilgarria izango da ere pertsona federatuentzat eta mendizale guztientzat , hainbat atal segurtasunerako kontseiluekin irekita egongo direnez gero, komunikazioak eta beste batzuk.

Horretaz gain, laster Mendiko Lehen sorospen ikastaroa zuen eskura jarriko dugu, Gorka Cascantek eta Kepa Lizarragak burututa. 25 bideo, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak eskeintzen duen formazio ofizialean oinarrituta eta mugikorretik ikusi ahalko duzuna.

Aplikazioaren deskargarako esteka: https://mendieskola.smartmobile.fit/desktop/#/login

Edozein arazo edo kontsulta baduzu: app@bmf-fvm.org