“ELUR GORITAN. KAMCHATKA” pelikularen proiekzioa

Bizkaiko Mendizale Federazioak “Elur goritan. Kamchatka” pelikularen emanaldia antolatu du martxoaren 10ean (asteartea) 19:30ean Asfedebiko areto nagusian (Martín Barua Picaza kalea 27 (Miribilla, Bilbo).

Kamchatka lurralde isolatu, bakarti eta basatia da. Zazpi abenturazalek, sua eta elurra uztartzen dituzten mendietan eskiatuko dute, beraien ametsa bete eta paradisu berriak ezagutzeko.

Sarrera doakoa izango da eserleku guztiak bete arte.

Ikusi bideoa