“Artzaintza Gorbeian” dokumentalaren proiekzioa

“Artzaintza Gorbeian” Aiarako José Luis Urrutia zuzendariak eginiko dokumentalaren izenburua da, eta han, milaka urte dituen ogibide horren iragana eta oraina aztertzen dira; baita zer ekarpen egiten dion ere ingurumenari eta zein izango diren Gorbeiako artzainen erronka nagusiak etorkizunerako.

Urtarrilaren 28an (osteguna) 19:30ean, proiektatuko dugu dokumentala Asfedebiko areto nagusian (Martín Barua Picaza 27 Bilbao-Miribilla).

Dokumentalak 100 minutu irauten du eta osorik filmatu da Gorbeiako parke naturalaren inguruetan, eta parkearen bi aldeetako artzainen lekukotasuna jasotzen du.

Sarrera doan izango da tokiak bete arte.