“Groenlandiarako espedizioa” ikus-entzunezko emanaldia

Bizkaiko Mendizale Federazioak “Groenlandiarako espedizioa” ikus-entzunezko emanaldia antolatu du urtarrilaren 9an (osteguna) 19:30ean Asfedebiko areto nagusia (Martín Barua Picaza kalea 27 (Miribilla, Bilbo).

Zigor Egiak amurriorrak Zirkulu Polar Artikoan nabigazioa eta mendia elkartu dituen 18 eguneko espedizioa ederra kontatuko digu.

Lau alpinista Islandiara abiatu ziren eta handik Groenlandiara jo zuten Iorana belaontzian Danimarkako itsasoa zeharkatuta hainbat mendi eskalatzeko eta jende gutxi bizi den eremu batean ibilbide berriak ezagutzeko asmoz. Hau eta gauza askoz gehiago kontatuko digu Zigor Egiak.