BBK-BMF MENDIESKOLA aurkezten dizugu

Gaur BBK-BMF Mendieskola aurkezten dizugu, Bizkaiko Mendizaleen Federazioko aplikazioa, gure komunikazioa eta jarduera hezigarriak hobetzeko.

Hemendik aurrera Bizkaiko Mendizale Federazioko ikastaro batzuetan parte hartzen duten pertsonek, tresna bikain bat edukiko dute material osagarria, bideoak, ebaluazioak, inkestak, berriak…ikusteko.

Formazioa guretzat garrantzi handia daukanez, ez dugu nahi ikastaroa amaitzerakoan bukatzea, hori dela eta edukiak eguneratuko ditugu edozein momentuan eta edozein lekutik eskuragai eduki ditzazun, zure mugikorretik Klik batean.

Horretaz gain, laster Mendiko Lehen sorospen ikastaroa zuen eskura jarriko dugu, Gorka Cascantek eta Kepa Lizarragak burututa. 25 bideo, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak eskeintzen duen formazio ofizialean oinarrituta eta mugikorretik ikusi ahalko duzuna.

Informatuta mantenguko zaituztegu.

BBK-BMF Mendieskolaren bidoaren aurkezpena ikusteko sarbidea