Gailurra Mendi Taldeak antolatutako Mendi Jardunaldiak

Azaroaren 15an eta 18an Uribarriko Gailurra Mendi Taldeak antolatutako XXVIII. Mendi Jardunaldiak izango dira Bidebarrierako liburutegian, 19:00etan.

Azaroaren 15ean (ostirala) Marc Toralles entzuteko aukera izango dugu, Marc-ek Slovack Direct bidearen errepikapena egin berri du Denali mendian, Ipar Amerikako mendirik altuena. Gutxi batzuk izan dira zailtasun handiko bide hau, 1984ean ireki zutenetik, errepikatzera ausartu direnak.

Azaroaren 18an (astelehena) Angelika Rainer eskalatzaile italiarrak izotzean eta drytooling eskalatzen duen esperientziaz arituko da. Emakume honek zailtasun handiko hainbat mixto bideak egina ditu, “A Line Above the Sky” besteak beste, munduko mixtoko biderik zailena.

Sarrera librea da eserlekuak bete arte.