Mendi-orientazio ikastaroa

Azaroak 16a eta 17a, BMFk antolatutakoa eta COBik lagundutakoa mendi-orientazio hastapen ikastaroa emango du. Mapak irakurtzen hasi nahi badituzte, edo naturaz gozatzeko beste modu bat ezagutu nahi baduzue hauxe da zuen aukera. Ikastaroa gazteleraz egingo da.

  • Tokia: BMFk Ubiden daukan aterpean
  • Ordutegia: Azaroak 16, Larunbata. 10:00 – 20:00 eta Azaroak 17, Igandea. 09:00 – 13:00
  • Prezioa: 50 €
  • Barne: ikastaro teoriko-praktikoa + iparorratzaren mailegua + dokumentazio formatu digitalean + Larunbateko bazkaria + aterpean gaua (bakarrik 14 lehen izen-ematekoentzart) + Igandearen gosaria.
  • Ikastaroa egiteko gutxienez 8 pertsonek eman beharko dute izena.
  • Gehienez 20 lagun onartuko ditugu.
  • Izena emateko epea: Azaroak 13a, Asteazkena, 23:59an.
  • Izena emateko 16 urte beteta izan beharko dira.
  • Bakarrik mendi-federatuentzat.

Edukia

Teoria: mendi orientazioaren sarrera, iparrorratzaren erabilera, mapen irakurketa, ikurren interpretazioa, mendi-orientazio teknikak

Praktika: iparrorratzarekin ariketak, gidatutako paseoa maparekin eta orientazio martxa gidatua zelaian. Gomendatzen dugu ez erostea iparrorratzik, irakaslearen azalpenak entzun arte.

Izen-emateak: goimendieskola@bmf-fvm.org