Ganerantz mendizale taldeak antolatutako mendi jardunaldiak

Ganerantz Mendizale Taldeak Mendi Jardunaldiak antolatu ditu. Hitzaldiak azaroaren 7, 14, 21 eta 28an izango dira Portugaleteko Santa Klara kulturtegian

Jardunaldiak azaroaren 7an hasiko dira eta “Escalada en solitario en Alaska” hitzaldia emango digu Silvia Vidal eskalatzaileak.

Azaroaren 14an, José Ignacio Amat “Rizos” izango dugu gurekin eta “Seguridad en montaña. Los peligros ocultos” hitzaldia eskainiko digu.

Azaroaren 21ean, Gorbeiako aterpetxeko arduradunak Joseba Elorrieta eta Tasio Martín entzuteko aukera paregabea izango dugu. Bi mendizale hauek egin berri duten espedizioaz arituko dira “Ama Dablan, vivir un sueño”

Azkenik, azaroaren 28an, Eneko eta Iker Pou anaiak izango ditugu hizlari eta “Aventuras verticales en el Ártico” izenburupeko hitzaldia emango digute.