Baskonia Mendi Taldearen mendi jardunaldiak 2019

Baskonia Mendi Taldeak mendi jardunaldiak antolatu ditu, berriro ere. Hitzorduak, azken urteotan bezalaxe, azaroko lau astearteetan izango dira. Aurtengoan ere hiru saio Ibaigane Kultur Etxean izango dira. Bestea, 2018ko Mendi Film Festibaleko film onenen saria jaso zutenei eskainitakoa, Social Antzokian izango da.

Hasteko, azaroaren 5ean, 19:30ean, Ibaigane Kultur Etxean, Juanito Oiarzabalek «Proyecto 2 x 14 x 8000 Ascensión al Lhotse» egitasmoaren berri emango digu.

Azaroaren 12an, 19:30ean, Ibaigane Kultur Etxean ere, CeciliaBuil izango dugu. “HuEllas on ice: una búsqueda desesperada de nuevas líneas en hielo alrededor del mundo” proiektua aurkeztuko digu.

Azaroaren 19an, 20:00etan, Basauriko Social Antzokian, Mendi Tourren beste saio bat izango dugu eta joan den urteko edizioanBilbon proiektatutako lau film laburrak emango ditugu.Hauexek dira:

  1. Bayandalai – Lord ofthe Taiga (11′). Espainia.
  2. Notesfromthe Wall (32′). Belgika.
  3. LiveAlongTheWay (23′). Kanada.
  4. Up to Speed (20′). AEB.

Jabi Baraiazarra Mendi Film Festivaleko zuzendariak aurkeztuko ditu lau filmak, eta, aurtengoan ere, gurekin solasean ariko da, proiekzioak baino lehen eta ostean.

Azaroaren 26an, 19:30ean, Ibaigane Kultur Etxean, Baskonia Mendi Taldeak hitzaldi bi eta proiekzioak eskainiko ditu: “Ascensión al Aconcagua 2019” izango dugu lehenengo eta jarraian, “Circuito W en Torres del Paine 2019” proiektatuko dugu (Baskoniako kide batzuek lau eguneko ibilbide hori egin zuten, Txileko Patagoniako parke natural eder hartan zehar).

Baskonia Mendi Taldeak antolatzen ditu mendi-jardunaldiak, Basauriko Udalaren eta Bizkaiko Mendizale Federazioaren laguntzarekin.

Baskonia Mendi Taldeak gonbidatu nahi ditu mendizale guztiak Basaurin antolatu ditugun Mendi Jardunaldietara.