PR-BI 105, PR-BI 106 eta PR-BI 107 berriz homologatu

Bizkaiko Mendizale Federazioak (BMF-FVM) PR-BI 105, PR-BI 106 eta PR-Bi 107 berriz homologatu ditu eta ibilbide horien sustatzailea Gueñeseko Udala izan da.

PR-BI El Grazal ibilbide laburrak 8,9 kilometroko luzera du. Ibilbidea zirkularra da, Sodupen hasten da eta Grazal errekaren ondotik igarotzen da.

PR-BI 106 Burdin Hesia ibilbideak 10,7 kilometroko luzera du , zirkularra da eta Arboriko aparkalekuan hasten da. Mendi ibilbide honek Gerra Zibilean egindako Burdin Hesia erakusten digu. Bertan defentsarako eraiki zituzten gotorlekuak ikusteko parada dago.

PR-BI 107 Luxar-Erezak 14,5 kilometroko luzera du eta lineala da. Euskadi plazatik ateratzen da eta Luxar, Eretza eta Rasa gailurretaraino igotzen da eta amaiera La Cuadra auzoan dago.

Bizkaiko Mendizale Federazioak mendi ibilbide labur hauek ezagutzera animatzen zaituzte. Informazio gehiago:

http://www.guenes.eus/eu-ES/Guenesko-udalbatza/Mendi-ibilbideak/Orrialdeak/default.aspx