Mendi-lasterkarientzako teknifikazio ikastaroa

Bizkaiko Mendizale Federazioak mendi-lasterkarientzako teknifikazio ikastaroa antolatu du. Ikastaro honek helburua du lasterketariek behar duten prestakuntza ematea. eta bertan hainbat gai jorratuko dute: entrenamenduaren eta lasterketaren planifikazio egokia , lasterketara eraman beharreko materiala, elikadura lasterketa egin baino lehen eta egin bitartean eta prestakuntza psikologikoa. Ezagupen teorikoaz gain, hainbat entrenamendu ere egingo dira.

Entrenamenduak gidatzeko Silvia Trigueros aurtengo Tor des Génants lasterketaria izango dugu. Sasoi fisikoaz mintzatzeko Kepa Larrea izango dugu, kirol prestakuntzan aditua eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua eta horrez gain, elikaduraz mintzatzeko Aurora Cid, SD Eibar futbol taldearen nutrizionista.

Ikastaroa 2019ko urriaren 5ean eta 6an izango da BMF-FVMk Ubiden duen Olalde Formazio Eskolan. Bizkaiko lasterkari federatuek izango dute lehentasun. Dena den, plazak beteko ez balira Bizkaiko federatuak ez direnek izena emateko aukera izango lukete.

Gutxienez 10 eta gehienez 16 kidek osatuko dute taldea eta izena eman ahala banatuko dira plazak.

Izena emateko interesatuok ondoko formularioa bete beharko dute:

https://forms.gle/kmx9fZbvmhTUQ4tZA