Irailaren 28an eta 29an erronka ederra izango dugu Lemoan, 24 orduz “PR Lemoatxa 1937” ibiltzen arituko gara. Ibilbidea taldeka edo bakarka egin ahalko da. Helburu bakarra gau eta egun martxan egotea.
Parte hartu nahi baduzu edo laguntza eman nahi baduzu jarri gurekin harremanetan:
- Helbide elektroniko honen bidez ganzabalmt@ganzabalmt.org
- Asteazkenetan 20:00etatik 22:00etara telefono zenbaki hauetan 94 6314597 – 675 701 359
- gazteria@lemoa.net / 94 6313005
Laguntzarako 3 orduko txandak antolatu ditugu, PRko irteera /helmugan egoteko.
Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri.