Bizkaiko Mendizale Federazioak (BMF-FVM) GR 228 Bilboko Inguruko Berdegunea berriz homolotatu du. Ibilbide honen sustatzailea Bilboko Udala da.
38,1 kilometroko luzera duen ibilbide zirkularra da eta hirigunea inguratzen du honako baso-parke hauek zeharkatuta: Artxanda, Monte Abril, Arnotegi, Pagasarri eta Arraiz.
Ibilbidea egin ahal izateko hiriburutik 7 sarbide eta 2 saihesbide atondu dira eta hauek guztiak Bilboko hainbat lekutik ateratzen dira GRarekin lotzeko.
Ibilbide luze honek etapa bi ditu:
- Etapa: Deusto-Monte Avril-Bolueta
- Etapa: Bolueta-Pagasarri-Deusto
Egitera eta ezagutzera animatzen zaituztegu.
Informazio gehiago hemen.