Gorbeia Suzien

Irailaren 29an (igandea) Gorbeia Suzien Mendi Lasterketa ospatuko da Zeanurin. Aurten lasterketa hau Bizkaiko Mendi Lasterketen Txapelketaren barruan egongo da. Izan ere, hainbat urte burutu gabe aurten berriro martxan jarriko da.

Lasterketak 31 kilometro izango ditu, 2.400 metroko desnibela eta Zeanuriko plazatik irtengo da 9:00etan.

Zorte on partaide guztiei eta bereziki bizkaitarrei.