GR 280 bidezidorra berriz homologatuta

BMF-FVMK GR 280 Uribe bidezidorra berriz homolagatu du, bidezidor honen bultzatzailea Jata-Ondo Landa Garapenerako elkartea izanik.

Bidezidor honek 126 kilometroko luzera du eta aukera ederra ematen du Uribeko 23 udalerri ezagutu ahal izateko.

Bidezidorrak bost etapa ditu eta saihesbide bi. Bost etapak homologatuak izan dira eta hauexek dira:

  • 1. Etapa: Armintza-Sopela
  • 2. Etapa: Sopela-Derio
  • 3. Etapa: Derio-Arrieta
  • 4. Etapa: Arrieta-Bakio
  • 5. Etapa: Bakio-Armintza

Mungiako saihesbidea (Plentzia-Mungia-Gamiz-Fika) eta Larrabetzukoa (Larrabetzu-Larrabetzu) homologatzeko bidean daude.

Ibiltzera eta ezagutzera animatzen zaituztegu.

Informazio gehiago hemen.