Bidezidor berri bat homologatuta Lemoan

Bizkaiko Mendizale Federazioak PR-BI 56 Lemoatxa 1937 bidezidorra homolagatu berri du. Bidezidor honen bultzatzailea Lemoa udala dugu.

Bidezidor honek Lemoako lubakiak erakusten dizkigu eta bertan 1937ko Gerra Zibilean borroka gogorrak eman ziren. Lubaki horiek 2012an Lemoako Udalaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arteko elkarlanari esker berreskuratzen hasi ziren.

Bidezidorra zirkularra da eta 8,3 kilometroko luzera du. Ibilbide honen hasiera- eta amaiera-puntua “1936 urteko gudarien parkea” dugu. Ibilbidean Lemoatxa/Gantzabal (363 m) gailurretik pasako gara eta hiru ordutan erraz egin daiteke.

Ezagutzera eta egitera animatzen zaituztegu!

Informazio gehiago hemen