Bizkaiko “Emakume eta Mendia” I. Topaketa

Kartela

BMF-FVMk Bizkaiko “Emakume eta Mendia” I .Topaketa antolatu du; Zugaztietako aterpetxean egingo dugu ekainaren 22an eta 23an.

Topaketa honekin  hiru helburu bete nahi ditugu: batetik, gune bat sortu nahi dugu Bizkaiko mendi klubeko emakumeek hausnartzeko eta esperientziak zein ezagutza elkarri trukatzeko; bestetik, emakume mendizaleen lana eta lorpenak ikusarazi nahi ditugu; eta azkenik, gehien gustatzen zaigun jardueraz gozatu nahi dugu elkarrekin.

Topaketan hainbat mendi jarduera burutuko ditugu: mendi ibilaldiak, orientazio ibilaldia eta tailerrak ere izango ditugu, elikadura, luzaketak eta lehen sorospenak, besteak beste. Era berean, hausnarketarako, elkarrizketarako eta eztabaidarako gune bat ere izango dugu.

Federatuta dauden emakumeek zein federatuta ez daudenek parte hartu ahalko dute topaketan. Parte-hartzaileek izena eman ahala beteko dira plazak, guztiak bete arte. Federatuek 30 € ordaindu beharko dute eta eta federatuta ez daudenek, ordea, 35 €.

Bizkaiko Mendizale Federazioak emakume mendizale, korrikalari eta eskalatzaile guztiak topaketa honetan parte hartzera animatu nahi ditu. Izan ere, topaketa honek emakumeen parte-hartze aktiboa bultzatu eta sustatu nahi du.

Izena emateko interesatuek ondoko formularioa bete beharko dute: https://forms.gle/XQeeWfzJ2gnfE9At6

Informazio gehiagorako edota zalantzak argitzeko bizkaikomendizalefederazioa@gmail.com helbidera bidali behar da mezua.