Txakurkros ikastaroa

Kartela

Bizkaiko Mendizale Federazioak eta bere Goi Mendi Eskolak, AMAROK txakurkros Klubarekin batera, Txakurkros ikastaroa antolatu dute. Zure txakurrarekin bat kirol hau, ezagutzeko, probatu eta gozatzeko.

  • Data: 2019-ko maiatzaren 18 larunbata eta 19 igandea.
  • Lekua: OLALDE formakuntza eskola Ubiden (Bizkaia).

Txakurkrosa zure txakurrarekin korrika egitea baino gehiago da. Eta hori da, hain zuzen ere, asteburuan zehar probatu eta gozatzeko aukera izango dugu Julen Garciarekin, AMAROK Txakurkros Klubaren presidentea eta txakurren hezitzailea portaera aldatzen espezializatua. Eta animaliekin lagundutako esku-hartzean teknikaria.

EZ da beharrezkoa aurreko esperientsia edukitzea diziplina honetan,Txakurkros probatu eta ezagutu nahi duten pertsonentzat irekia da. Baina baita ere gehiago ikasi eta teknifikatu nahi duten pertsonentzat.

  • Pertsonaren baldintzak: Sasoi honean egotea eta mendian ibili eta korrika egiteko ohitura edukitzea.
  • Txakurraren baldintzak: Urte bat baino gehiago edukitzea eta kirol mailan korrika egitea zailtzen edo eragozten dien arazo fisikorik edo gaixotasunik ez izatea* (pata motzeko txakurrek, arnasketa arazoak, kardiopatak, mugitzeko lesioak…). Txakurra sozializatuta egon behar da eta txertoa txertatzeko kartilarekin (barruko eta kanpoko parasitazioa, amorruaren aurkako txertoak, pentabalentea eta txakurtegiko eztula).* Zalantzarik izanez gero, galdetu albaitari bati eta guri.
  • Beharrezko materiala: Mendian korrika egiteko egoera oneko arropa eta oinetakoak
  • Txakurkoserako beharrezko materiala: Txakurkroseko arnesa espezifikoa (ez dira onartzen txakurren bizkarrezurraren erdian geratzen diren tiro-lerroko loturak) txakurraren bizkarrezurraren amaierara iristen direnak baino ez dira onartzen. Pertsonarentzat tiro-lerroa eta gerrikoa.

*Materiala teknikoa ez edukiz gero, AMAROK txakurkrosek utziko ditu.

Prezioa: 90€

  • Barne:
    • Txakurkros ikastaro osoa
    • Larunateko janaria eta afaria
    • Igandeko gosaría eta janaria
    • OLALDEn lo egiteko
    • Txakurkroserako material teknikoaren mailegua ez edukiz gero.
  • Ez barne:
    • Bidaiak.
    • Txakurren janaria.
    • Beste gastu pertsonalak.

Plazak: OLALDEn 16 perstonentzako ohatzekin bi logelak badaude. Baina furgoneta edo kotxean ere lo egin ahal da Parkinean. Baita era Parkineko zelaietan kanpin-dendak muntatzeko aukera egongo da.

Txakurrak lo egiteko aukera ezberdinak egongo dira:

  • OLALDEko parkinean kotxearen barruan.
  • Parkineko zelaietan kanpin-dendan.
  • Trasportinean.
  • OLALDEko sarreraren arkupean.
  • Txakurrek logeletan ezingo dute lo egin.

Izen-emateak Onlinen esteka honetan: https://forms.gle/wHsAGxjFZEGtCp5H9

Informazio gehiago: goimendieskola@bmf-fvm.org