Eñaut Izagirreren “Incognita Patagonia” ikus-entzunezko emanaldia

Bizkaiko Mendizale Federazioak Eñaut Izagirre glaziologoa eta mendizalearen “Incógnita Patagonia” ikus-entzunezko emanaldia antolatu du maiatzaren 16an (osteguna) 19:30ean Asfedebiko areto nagusian (Martín Barua Picaza kalea 27 , Miribilla, Bilbo).

Izagirrek ikus-entzunezko honetan esplorazioa, eskalada, glaziarren mapeoa eta ikerkuntza historikoa ederto uztartzen ditu Hegoamerikako muturrean dagoen Cloueko Hizotz Zelaian egindako esplorazio eta zeharkaldian.