Bizkaiko Boulder Txapelketa 2019

Bizkaiko Goi Mendi Eskolak apirilaren 6an PIUGAZ Bilbao eskalada gunean Bizkaiko Boulder Eskalada Txapelketa antolatu zuen.

Egun berean bi ekitaldi burutu ziren. Alde batetik, Bizkaiko Boulder Txapelketa ofiziala (BBT 2019) eta bestetik, Bizkaiko Boulder Txapelketa herrikoia eta irekia (OPEN 2019). Guztira 125 eskalatzailek hartu zuten parte antolatu ziren bi ekitaldietan eta asko izan ziren Piugaz Bilbao gunera hurbildu ziren pertsonak. Denek ederto pasa zuten eta eskalatzaileen abileziaz gozatu ahal izan zuten.

Irabazleak hauexek izan ziren:

  • BBT Emakumeak
    1. Aitziber Urrutia
    2. Irantzu Porres
    3. Izaro Azkue
  • BBT Gizonak
    1. Andoni Esparta
    2. Ibai Isusi
    3. Martin Urrutia
  • OPEN Emakumeak
    1. Laura Dirand
    2. Irati Zabala
    3. Suyapa Perez
  • OPEN Gizonak
    1. Mario Martinez
    2. Alex-Ander Aldasoro
    3. Jon Beñat Orueta

Zorionak guztioi!