Neguko topaketa

Aurten 2019an, Bizkaiko Goi Mendi Eskolako ikastaroetako ikasleentzat, ikasle eta irakasleen arteko Neguko Topaketa bat prestatu dugu.

Pirineotako neguko aktibitateak egiteko toki onenetariko batean asteburu atsegina pasatzeko topaketa; jendea ezagutu, teknikak errepasatu, berriak ikasi eta gure teknikariekin neguko diziplina ezberdinetaz gozatu.

Baldintza eta ikasleen arabera 3 talde ezberdin egingo dira, 3 diziplina hauetan aktibitateak egiteko: alpinismoa, mendiko eskia eta izotz eskalada.

Hona hemen topaketaren laburpen txiki bat:

  • Neguko topaketa, Goi Mendi Eskolako ikastaroetan parte hartu dutenentzat bakarrik izango da.
  • Ez da ikastaro bat: ezinbestekoa da alpinismo, mendiko eskia edo izotz eskaladako ikastaro batean parte hartu izana.
  • Martxoak 23-24.
  • Valle de Tena (Pirineoak).
  • Prezioa: 60€
  • Barne: goi mendi eskolako monitoreak eta material teknikoa.
  • Ez barne: bidaiak, aterpetxea, afaria eta besteak.
  • Izen-emate epea: martxoak 18 arte.

Informazio gehiago eta izen-emateak: goimendieskola@bmf-fvm.org