Ikastaroa: Mendiko Klimatologia eta Iragarpena

Bizkaiko Mendizale Federazioak Mendiko Klimatologia eta Iragarpena ikastaroa antolatu du. Ikastaroa martxoaren 2an (larunbata) 9:00etatik 15:00etara federazioaren Areto Nagusian izango da.

Javier del Valle Melendok, Klimatologian doktoreak eta Ingurumen Hezkuntzan eta Ingurumen Eraginaren Ebaluazioan masterdunak, emango du ikastaroa eta

Bizkaiko klubeko borondate oneko gidariei zuzenduta dago, baita mendiko kirolak egiten dituztenei eta metereologiaz eta mendiko klimaz interesa duten guztiei ere.

Ikastaroak oso oinarrizkoa eta laburra badirudi ere oso eduki interesgarriak izango ditu eta lagunduko digu mendian antolatzen ditugun jarduerak segurtasun osoz planifikatzen.

Sarrera doakoa izango da eserleku guztiak bete arte.