Bizkaiko Xendazaletasun II. Liga abian

BMF-FVMren helburuetariko bat da ondo markatuta eta homologatuta dauden bidezidorren erabilera sustatzea eta haiek ezagutaraztea. Hori horrela ez dira ahaztuko eta jendeak erabiltzen jarraituko du. Izan ere, erabilera ezak degradazioa eta desagertzea dakartza kasu anitzetan ezinbestez.

Ibilbide hauek dinamizatzeko BMF-FVMren Bidezidorren Sailak Bizkaiko Xendazaletasun II. Liga abian jarri du. Hala, herritar guztiei ibilbide hauen berri emateaz gain bidezidorrak mantendu eta zaintzearen aldeko lana ere egingo dugu. Halaber, beste xendazaletasun talde batzuentzat ere erakusleiho izango da.

Publiko guztiei egongo da zabalik parte-hartzea, ez delarik inolako baldintzarik edo murrizketarik egongo (adina, klub bateko kide izatea, etab.). Ez da lehiaketa bat. Ez da proba bakoitzeko azkarrena sarituko.

Hori dela eta, BMF-FVMk mendizale guztiak aurtengo ibilaldietan parte hartzera animatu nahi ditu. Izan ere, aurten 12 ibilaldi programatu ditugu.