Emakume mendi-lasterkarientzako teknifikazio ikastaroa

Bizkaiko Mendizale Federazioak emakume mendi-lasterkarientzako teknifikazio ikastaroa antolatu du. Ikastaro honek helburua du emakume lasterketariek behar duten prestakuntza ematea. eta bertan hainbat gai jorratuko dute: entrenamenduaren eta lasterketaren planifikazio egokia , lasterketara eraman beharreko materiala, elikadura lasterketa egin baino lehen eta egin bitartean eta prestakuntza psikologikoa. Ezagupen teorikoaz gain, hainbat entrenamendu ere egingo dira.

Ikastaroaren dinamizatzaileak Silvia Trigueros eta Kepa Larrea ditugu. Silvia Trigueros kirolaria 2018ko Tor des Géants lasterketaren irabazlea izan zen. Kepa Larrea, berriz, kirol prestakuntzan aditua eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua da.

Ikastaroa 2019ko urtarrilaren 19an eta 20an izango da BMF-FVMk Ubiden duen Olalde Formazio Eskolan.

Bizkaiko emakume federatuek izango dute lehentasun. Dena den, plazak beteko ez balira Bizkaiko federatuak ez direnek izena emateko aukera izango lukete.

Interesatuok 94 443 17 34 telefonora deitu behar dute edo goimendieskola@bmf-fvm.org helbidera mezua bidali.