Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Mendizale Federazioa saritu du euskara sustatzeko egiten duen esfortzuagatik

Azaroaren 19an Bizkaia Frontoian ospatutako ekitaldian, Bizkaiko Foru Aldundiak aintzatespen sari bat eman dio Bizkaiko Mendizale Federazioari euskararen presentzia gehitzeko eta euskararen erabilera soziala bultatzeko egiten duen lana eskertzeko. Federazioaren izenean BMF-FVMko idazkariak, Ainara Apariziok jaso zuen saria.

Ekitaldian Lorea Bilbao, Euskara eta Kultura diputatua izan zen eta eskertu zuen Bizkaiko federazioak gauzatzen ari diren lan handia eta euskararekiko duten inplikazioa. Era berean, aipatu zuen kirola sektore estrategikoa dela eta erronka hori betetzeko garrantzitsua dela indarrak batzea eta lana taldean egitea. Horixe da aurrera egiteko modua, normalizaziorako bidea eraikitzea.

Ekitaldian kirol munduko profesionalek ere parte hartu zuten, besteak beste: Ainhoa Tirapu eta Gaizka Garitano; Leire Etxaniz eta Mikel Urrutikoetxea pilotariak; Leticia Canales surflaria, Omar Fraile eta Eider Merino txirrindulariak; Iker Zabala arraunlaria, Naiomi Matthews borrokalaria eta Alex Txikon alpinista.