Bisita gidatua Mendi bete diru erakusketara

Abenduan, hilabete osoan zehar, ikusgai izango da Bilboko Euskal Museoan “Mendi Bete Diru/Montañas de Dinero” erakusketa, Bilbao Mendi Film Festival jaialdiko programaren barnean. Sabadell hiriko SGIM erakundeak eta EMMOAk, Euskal Mendizaletasunaren Museoak, ekoitzitako erakusketa da; 12 koadro dira guztira, eta mendien irudiak dituzten legezko billeteak ageri dira berorietan, mundu osoko 66 herrialdetakoak.

Abenduaren 12an, asteazkenean, Mendien Nazioarteko Egunaren bezperan (museoa itxita dago astearteetan), bisita gidatua egingo da erakusketan zehar, koadroetan ageri denaren inguruko bitxikeria eta pasadizoak kontatuz. Mendi-elkarte guztiei eta lurralde-federazioei zuzentzen zaie bereziki bisita hau, eta gonbidatuta zaude zuek guztiak.

Datuak

Bisita gidatua honako erakusketa honetara:
Mendi Bete Diru/Montañas de Dinero
Bilboko Euskal Museoa: Unamuno plaza, 4, Bilbo
Noiz: Asteazkena, Abenduak 12
Ordutegia: 18:00
Sarrera: 1,5 €