“Aralar, mundua leku den lurra” filmaren proiekzioa estreinakoz Bizkaian

Bizkaiko Mendizale Federazioak “Aralar, mundua leku den lurra” filma proiektatuko du azaroaren 8an (osteguna) Bizkaiko Mendizale Federazioaren egoitzan (Martín Barúa Picaza 27) 19:15ean. Proiekzioa elebiduna izango da.

Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.

Aralar mendilerroari buruz inoiz egin den film ikusgarriena eta landuena dugu. Izan ere, irudi liluragarriez gain, Pello Ramírezen musika zirraragarriaz ere gozatzeko aukera ezin hobea izango dugu.

Hori guztia dela eta, Bizkaiko Mendizale Federazioak atsegin handiz gonbidatu nahi ditu pelikula zoragarri honen estreinaldira. Sarrera doan eserlekuak bete arte.