Hitzaldia: Segurtasuna eta Erantzukizuna Mendian

Bizkaiko Mendizale Federazioak “Segurtasuna eta Erantzukizuna Mendian” izenburuko hitzaldia antolatu du ostegunean, urriak 18, 18:30etik 21:30era Bizkaiko Mendizale Federazioaren egoitzan (Martín Barua Picaza kalea, 27-Bilbo).

Hizlariak Iñigo Ayllón eta Alberto Ayora izango dira, biak FEDMEko (Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioa) batzordekideak eta arrisku kudeaketan eskarmentu handiko profesionalak dira.

Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.