Geoeuskadi bisorea

Bizkaiko Mendizale Federazioak Bizkaiko ibilbideak ikusi ahal izateko Geoeuskadi bisorea jarri du eskuragarri bere webgunean. Geoeuskadi bisoreak aukera ematen du Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen ortoargazkiak eta mapa topografikoak zein kartografikoak hainbat geruzatan ikusteko.

Bisorea erabiltzeko, ibilbideari buruzko informazioa agertzen den tokian “Track bisorea” ikonoa jarri dugu. Bertan sakatuz gero ibilbidea ikusgai izango dugu ortoargazki baten gainean. Ondoren, mapa topografiko eta kartografikoen bitartez ikusi ahal izango dugu.

Horrez gain, “Track jaitsi” ikonoa sakatuta, aukeratutako tracka zuzenean gure ordenagailura deskargatzeko aukera izango dugu.

Eguneratze haiekin guztiekin federazioak homologatu dituen ibilbiderako sarbidea erraztu nahi die mendizaleei.

Info+: https://bmf-fvm.org/eu/ibilbideak/pr-ibilbideak/