Bizkaiko I. Xendazaletasunaren 5. Ibilaldia

PR-BI 210 Uraren ibilbidea : Barakaldoko urtegiak

Uztailaren 22an Barakaldoko Turista Alpino Taldeak antolatuta I. Xendazaletasun Ligaren bosgarren ibilaldia burutu zen Barakaldon.

Oraingoan parte hartu zuten xendazaleek PR-BI 210 “Uraren ibilbidea” egin zuten. Ibilaldia BECen hasi zen eta biztanle gehien dituzte guneak atzean utzita Retuertorantz abiatu ziren eta handik Gorostizara. Castaños ibai ondoan doan bidegorri eroso batetik Gorostitza urtegira heldu ziren eta haritzen itzalpean doan bideari jarraituz Errekatxora hurbiltzeko aukera izan zuten.

Errekatxoko erdigunea zeharkatu eta gero maldan gora jarraituko zuten, pantano zaharra bezala ezagutzen den Etxebarriako urtegia inguratzen zuten heinean. Urdandegietako burdinolaren aurrietara hurbiltzen den bidea alde batera utzi eta Tellitu auzo lasaira doan bidetik jarraitu zuten. Tellitutik Errekatxora jaitsi ziren eta handik irteerara.

Ibilaldi osoa ederto seinalatuta egon zen. Izan ere, ibilbidearen zehar Barakaldoko Alpino Turista taldearen mendizaleak egon ziren laguntza ematen. Beste aldetik, eta Decathloni ezker xendazale guztiek ano-postua izan zuten ibilaldiaren hasieran. Amaieran; ordea, antolatzaileek jarri zuten hamaiketako ederra.

Bizkaiko Mendizale Federazioak Bizkaiko hainbat mendizale talderekin antolatu du liga hau eta xendazaletasunaz eta paisaiaz gozatu nahi duten guztiek hartu ahal dute parte. Era berean, Bizkaiko Mendi Federazioak homologatu dituen PRak eta GRak sustatu eta ezagutarazi nahi ditu. Liga ez da lehiakorra izango eta ez da azkarrena sarituko, gehien parte hartzen duena eta kilometro gehien burutzen duena baizik. Aurtengo egutegian 11 ibilaldi dago eta ibilaldi bakoitza Bizkaiko mendizale talde batek antolatuko du. Ibilaldi guztiak interes handikoak dira.