Manolo Taibo FEDMEko Segurtasun arduradunaren hitzaldia

Maiatzaren 26an 12:00etatik 14:00etara Miribilan dadoen BMF-FVMko egoitzaren areto nagusian Manuel Taibo FEDMEko arduradunak “Arriskuen kudeaketa mendian” hitzaldia eskainiko digu.

BMF-FVMk beharrezkotzat jotzen du mendizale klubek irteerak antolatzeko orduan behar bezalako plangintza egitea. Horrela eginez gero mendian suertatzen diren hainbat istripu saihestu edo arindu ahalko genituzke.

Hori dela eta, BMF-FVMk animatu nahi ditu mendi klubeko arduradunak, irteeraz arduratzen diren pertsonak eta; oro har, mendizale guztiak  hitzaldi honetan parte hartzera.

Sarrera doakoa da aretoa bete arte.