BMF-FVMk mintegi bat antolatu du Bizkaiko mendizale kluben borondate oneko gidariei zuzenduta

Bizkaiko Mendizale Federazioak ezinbestekotzat jotzen du behar bezalako informazioa eta prestakuntza ematea klubeko irteerak antolatzeaz arduratzen diren arduradun guztiei.

Hori dela eta, zortzi orduko hiru mintegi antolatu ditu osasunez eta seguritateaz jarduteko. Mintegi hauek Bizkaiko mendizale kluben borondate oneko gidariei zuzenduta daude. Goi Mendi Eskolako teknikariek emango dituzte eta federazioaren aholkularia eta medikua den Kepa Lizarragaren laguntza izango dute.

Mintegien egutegia hauxe da:

  • Maiatzak 12
  • Ekainak 9
  • Irailak 22

Halaber, formakuntza osatzeko Bizkaiko Goi Mendi Eskolako teknikariek praktikak emango dituzte Gorbeiako aterpean.

Praktikak egiteko egutegia hauxe da:

  • Maiatzak 19 eta 20
  • Ekainak 23 eta 24
  • Irailak 29 eta 30

Bizkaiko Mendizale Federazioak diruz lagunduko du mintegia, baina parte-hartzaileek lojamendua ordaindu beharko du.

Informazio gehiago: goimendieskola@bmf-fvm.org

Programa