BMF-FVM huatagaia izan da “Bizkaia Kirolak sariak” eskuratzeko

Bizkaia Pilotalekuan egin den ekitaldian Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaian kirola sustatzeko eta bultzatzeko lanean nabarmendu diren pertsonak eta erakundeak saritu ditu. Ekitaldian Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria, egon da Euskara eta Kulturarako diputatuarekin, Lorea Bilbaorekin batera.

BMF-FVM Kirol Erakunde kategorian hautagaia izan da, Bizkaiko herritar guztien artean mendiko kirol-modalitateak sustatzen egiten duen lanagatik.