Bizkaiko Kirolak Sariak

Bizkaiko Mendizale Federazioa BMF-FVM lau finalisten artean hautagai izan da Kirol Erakunde kategorian Bizkaiko Sariak 2018 eskuratzeko. Sari horien bidez, hain zuzen ere, gure lurraldean kirola bultzatzen nabarmendu diren pertsonak eta erakundeak saritu nahi dira.

Sari banaketa apirilaren 23an, astelehena, ospatuko da Bizkaia Frontoian. Bizkaiko Mendizale Federazioaren zuzendaritza taldeak izendapen hau partekatu nahi du Bizkaiko 10.000 federatuekin eta, era berean, Bizkaiko klubekin. Izan ere, zuek federazioa osatzen baituzue.