Martxoaren 25ean,igandea, Encartaciones Mendizale Taldeak antolatua eta Bizkaiko Mendizale Federazioaren laguntzarekin Bizkaiko I. Xendazaletasun Ligaren bigarren ibilaldia ospatu genuen Zierbenan.
Eguraldia kazkarra izan bagenuen ere xendazaleek PR-BI 220 “Itsasoaren zaporea” izeneko ibilaldia egin ahal izan zuten. La Arena hondartzatik mendiraino, PR-BI 220ak Zierbenako ingurutik ibiltzeko aukera eman zien. Izan ere, paisaiako ikuspegi ezin hobeaz eta bere ITSASOKO ZAPOREAZ gozatu ahal izan zuten.
Ibilaldi osoa marka zuri-horiz ondo seinalatuta egon zen; horrez gain Enkarterri Mendi Taldearen kideak hainbat gunetan egon ziren parte-hartzaileak laguntzeko prest.
Ibilaldiaren hasieran eta Decathloni esker janari eta edari energetikoak banatu ziren xendazaleen artean eta amaieran antolatzaileek anoa-postu bat jarriko zuten.
Esteka honetan ibilaldian egindako argazkiak deskargatu ahalko dituzue.