Hitaldia: Karbohidrato gutxiko eta koipe askoko dietak

Kartela

Apirilaren 26an arratsaldeko 18:30etik 20:30era Zigor Madaria Basurto ospitaleko kardiologoa Miribillan (Bilbon) dagoen Bizkaia Frontoiako areto nagusian gurekin egongo da elikaduraz eta dietaz hitz egiten.

Azken boladan bolo-bolo dabilen gai bat mahai gainean jarriko du. Mendiko jardueretan karbohidrato gutxiko eta koipe askoko elikadurak dituen eraginak aztertuko ditu. Denbora nahiko pasatu da Mendi eskian erreferentea den Jorge Garcia-Dihinx pediatrak (lameteoqueviene blogekoa) dieta horren inguruko artikulua jarri zuenetik. Badirudi gizarte honetan karbohidrato asko jaten dugula eta koipe gutxi.

Jateko ohiturak aldatu beharko genituzke?

Sarrera doakoa da eta aretoa bete arte jendea onartuko da, ez da zertan federatua izan behar.