GPSren erabilera ikastaroa

Martxoaren 10 eta 11n GPSren erabilera ikastaroa izango dugu.

Helburuak

Ikastaro honen helburua, mendiko GPSa era egoki batean erabiltzea da. Horrekin batera, osagarri diren mendiko beste orientazio tresna berezien ezagutza menperatzea ere bai: brujula, altimetroa, ordenadorea, interneta, beharrezko software-a eta oinarri kartografikoak.

Ikastaroaren edukiak:

Mendiko orientaziorako tresnen eta kontzeptuen ezagutza:

  • Oinarrizko materiala: mapa, brujula eta altimetroa.
  • Material aurreratua: GPSa, ordenagailua eta programa informatikoak.

GPSaren oinarrizko erabilera:

  • Leheneratzea, konfigurazioa eta GPSaren interfazea.
  • Gomendatutako doitzeak.
  • GPSarekin landako oinarrizko ariketak: ibilbide bat trackeatu eta gorde, gordetako ibilbide bat jarraitu, waypoint bat ezarri…

Ordenagailu pertsonalaren oinarrizko erabilera menperatu behar da: moztu eta itsatsi, karpetak sortu eta ordenatu, programen instalazioa, interneta eta posta elektronikoa.

Topaketaren azken xehetasunak, ikastaroko zuzendariak ikastaroa egin eta aurreko astean argituko ditu.

Ikusi ikastaroa