Bizkaiko Goi Mendi Eskolak apirilerako antolatutako ikastaroak

Mendiko segurtasunaren oinarriak formakuntza eta informazioa dira. Hots, segurtasun neurririk eraginkorrena norberaren prestakuntza da. Ondo prestatuta baldin bagaude, mendian oso ohikoak diren hainbat arazo saihestu ahalko genuke edo, behintzat haien eragina leunduko genuke.

Bizkaiko Goi Mendi Eskolak eskaintzen dituen ikastaroen bitartez mendizaleak mendira ziurrago joan daitezela lortu nahi dugu; hori dela eta, gure jarrera etengabeko formakuntzaren aldekoa da.

Ikastaro hauek mendizaleentzat, ibiltarientzat, elurretako kirola egiten dutenentzat, oro har, mendia gustuko duten pertsona guztientzat dira.

Ikasi eskarmentu handiagoa duten pertsonengandik. Anima zaitez eta izena eman!