240 xendazale baino gehiago Bizkaiko Xendazaletasun Ligako lehenengo ibilaldian

Martxoaren 11n Lekeition hasiera eman genion Bizkaiko I. Xendazaletasun Ligari. Ekimen hau Bizkaiko Mendizale Federazioak Bizkaiko hainbat kluben laguntzarekin antolatu du estreinakoz eta Bizkaiko bidezidorrak sustatzea eta ezagutaraztea du helburu.

Lekeition 240 xendazale baino gehiago bildu ziren eta antolakuntzak jarritako autobusetan Ondarroaraino abiatu ziren handik hasteko.

Tarteka haize zakarra bazebilen ere parte hartu zuten ibiltariak gustura ibili ziren. Guztira 13 kilometro egin zuten kostako bidean zehar, GR 123tik Ondarroa-Ispaster, hain zuzen ere. BMFa ari da bidezidor hau ikuskatzen homologatu ahal izateko. Ekimen honen bidez ezagutzera eman eta erabilpena sustatu nahi du.

Liga honek 11 ibilaldi ditu eta bakoitza Bizkaiko mendizale talde batek antolatuko du. Ligaren amaieran gutxienez antolatutako irteeren heren batean parte hartu duten guztiek diploma eta oparitxo bana jasoko dute

Hurrengo hitzordua Zierbanan izango da martxoaren 25ean eta PR BI 220 bidezidorra “Itsasoaren zaporea” izenekoa egingo dugu.