Bizkaiko Federazioaren Goi Mendi Eskolak Mendiko Eskia ikastaro bat antolatu du otsailaren 10ean eta 11n Alto Campoo eski-estazioan.
Ikastaroan hainbat gai jorratuko dira:
- Gutxieneko ekipamenduaren ezagutza
- Ingurunearen ezagutza
- Mendiko eskiko ibilaldi bat nola antolatu
- Mendiko eskiko igoera teknikak
- Jaitsieraren ebaluazioa
- Prestatu gabeko elurretan jaisteko teknikak
Ikastaroa egiteko osasun onean egotea eta elurretan neguan ibiltzeko ohitura edukitzea gomendatzen da. Horretaz aparte, oinarrizko biraketa kontrolpean izatea aholkatzen
dugu.
Informazio gehiago: goimendieskola@bmf-fvm.org