Badatoz, urtero bezala, Gailurra mendi taldearen jardunaldiak. Ekintza hau taldeko bazkideen lanari esker aurrera atera da, eta bertan parte hartzera eta ondo pasatzera gonbidatzen zaituztegu; oraingo honetan Pou Anaiak eta Silvia Vidal egongo dira gurekin Bidebarrietako Liburutegian (Bilbon), Azaroaren 8an eta 10ean, arratsaldeko zazpietan.
Informazio osoa Gailurra.org weborrian duzue, baita deskargatzeko kartela ere.