Eskalada haitzetan hasteko, maiatzean ez-ohiko ikastaro bi egingo dira. Lehenengo ikastaroa maiatzaren 13an eta 14an izango da eta bigarrena, maiatzaren 27an eta 28an.
Ikastaroen ezaugarriak:
Ordutegia: larunbata eta igandea egun osoa, 9:00etatik 18:00ak arte gutxi gorabehera.
Tokia: Atxarte, Urduliz edota Bizkaiko beste eskalada eskolaren bat.
Prezioa: 67,5 € (Bizkaiko federatutakoentzat).
Edukiak:
- Oinarrizko korapiloak
- Segurtatze-sistemak
- Mosketoiak sartzeko teknikak
- Erorketa kontrolatuak
- Oinarrizko eskalada sekuentziak
- Soka-kidearekin komunikazioa
- Lehengo eskalatzeko ezagutzak
- Lehengo eta bigarren kidea izateko
Ikastaroaren amaieran, soka-kide batekin era autonomoaz eskalatzeko ezagutza bereganatuko dira. Izen-ematea irekita dago, baina lekuak mugatuak dira.
Informazio gehiago: goimendieskola@bmf-fvm.org