Datozen martxoaren 18an eta 19an, Bizkaiko Goi-mendi Eskolak alpinismoaren hobekuntzari buruzko ikastaroa emango du. Bizkaiko Mendizale Federazioak antolatutako ikastaro hori zuzentzen zaie eskaladako oinarrizko teknikak ezagutu edo hastapenaren ikastaroa egin duten lagunei. Helburua hau da: igoeraren, autosegurtatzearen eta autobabesaren beharrezko ezagutzak eskuratzea bide luze desekipatu bat edo batzuk eskalatzeko neguko eremu alpinoan.
Informazio gehiago: goimendieskola@bmf-fvm.org.