Datorren 2016ko martxoaren 12an, larunbatean, Euskal Herriko eta Bizkaiko Boulder txapelketa burutuko da Bilboko Piugaz Eskalada gunean (Olagorta Kalea-n, 25).
Sailkatzaile Fasea aurreko urteen antzeko eran egingo da: bloke-kopuru zehatza eta haiek egiteko denbora egongo dira, hortaz 6 parte-hartzaile onenak finalera pasatuko dira. Gazteen finalean, sailkatzail-faseko sistema berari jarraituko zaio, seniorren finalak ordea, Munduko Kopa formatua izango du. Azpi-12 eta Azpi-14 kategoriak sustapen-sailkatzaileak izango dituzte eta bertatik lortuko dira behin betiko emaitzak: goizean soilik lehiatuko dira, beste kategorien formatu bera izanez.
Kategoriak
- Senior.
- Azpi-20.
- Azpi-18.
- Azpi-16.
- Azpi14 (sustapeneko).
- Azpi12 (sustapeneko).
Sariak
1. Sailkatua | Senior | Azpi 20 | Azpi 18 | Azpi 16 | Azpi 14 | Azpi 12 |
Gizonak | 120€-ko txartel-oparia | 80€-ko txartel-oparia | 50€-ko txartel-oparia | |||
Emakumeak | 120€-ko txartel-oparia | 80€-ko txartel-oparia | 50€-ko txartel-oparia |
Euskal Herriko Txapelketako Sarien Informazioa http://www.emf-fvm.org.
Programa
- 10:00 h.: Dortsalen banaketa.
- 11:00 h.: Flash leihaketaren hasiera.
- 17:00 h.: Finalak.
Izen ematearen prezioa: 20,00 €
Izena emateko hemen.
Informazioa
EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA – FEDERACIÓN VASCA DE MONTAÑA
Plaza Amadeo García Salazar 2, 2º
Tfno.: 945 12 43 35
01007 – GASTEIZ
E-posta: vicep@emf-fvm.com
Oso ohar garrantzitsuak.
- Proba hau federatuentzat soilik da eta parte-hartzaileek aurtengo federatu-lizentzia aurkeztu beharko dute nahitaez, federatutik gabekoei ez zaie parte-hartzen utziko.
- Izen-emateek martxoaren 10ean, ostegunean, 24:00-etan itxiko dira. data horretatik aurrera ez dira izen-emate gehiago onartuko.