BMF-ko ordezkariek joan den larunbatean, Azaroaren 7an, Elgoibarren egindako batzarrean hartutako konpromisoa dela medio, Broker’s-i egindako kontsultaren atzean jaso dugun informazioa helarazten dizuegu. Hau jaso berri dugunez, igorpen honen berandutzea sentitzen dugu.
BILBO
Quirón Bizkaia Ospitalea: Leioa – Uribe Errepidea, 33 bis. ( Leioa-ko Unibertsitatearen ondoan ) – Erandio. Tfnoa. 944 898 015.
Traumatologia talde batek ( 7 traumatologo ) kontsultak goiz eta arratsaldez ditu. (astelehenetik ostiralera). Ordutegia: goizez 9,30etatik – 12,30etara eta arratsaldez 16etatik-19etara da.
Bertan, bizkarrezur, esku, artroskopia, e.a-en espezialistak daude.
Errehabilitazioa: Egunero.
Larrialdiak: 24 ordutan, asteko egun guztietan.
Kontsultak – Quirónsalud espezialitate gunea, El Tigre eraikinean: “El Tigre Eraikina”. Erribera Botika Zaharra, 23 etxabea – Tfnoa. 944 396 062.
Erradiologia-aretoa berunez zigilatzen amaitzen ari dira eta erradiologia-aparatua eraginkor egongo da laster.
Ideia goiz eta arratsaldeko kontsultak egon daitezela da; Progresiboki hasiko da eskariaren arabera; baina Traumatologo berriak batzen ari dira Gune honetako eta Ospitaleko kontsulten ardura hartzeko.
Laster Bilboko kontsulta Gune hau, funtzionamenduan egongo da.
Oharra: Istripu-partea emateko Broker’s-i deitzea nahitaezkoa da. 649 453 020 tfnoa erabiliz, istripua gertatu eta 72 orduen barruan. Aipaturiko telefonoan, zein Broker’s-en bulegoko tfnoan. 948 176 061, kontsulta bat eskatzeko telefonoa esango dizuegu eta nora joan behar duzuen informazioa ere helaraziko dizuegu.