Lamino Mendi Taldeak II UpO Rogaine orientazio proba herrikoia antolatu dau, Arratia Raid taldeak lagunduta. Areatzan, Ekainaren 6an izango da.
Probaren ezaugarriak
- Edozeinentzat pentsatutako proba. Hasi barrientzat edota esperientzia dekienentzat.
- Hasi berrientzat, Ekainaren 4an, Eguena, 18:30etatik 19:30etara, orientazio kurtso txiki bat antolatuko dogu.
- Oinez edo korrika egiteko proba.
- Banaka edo taldeka.
- Proba 10 etan hasiko da. 4 orduko iraupena izango dau eta probaren ostean PARRILLADA egongo da partaide guztientzat.
- Mendian edota Orientazioan federatuak 8 € ordainduko dabe.
- Areatzako AKKBko bazkideak 8 € ordainduko dabe.
- Aseguroa eukitea beharrezkoa da, beraz federatuta ez dagoenak, 10 € ordaindu beharko dabe (8 € + 2 € –eguneko aseguroa).
Animatu! Izen emotea zabalik dau, http://arratiaraid.blogspot.com.es