Duela hilabete batzuk, dimentsio handiko monolito bat agertu da Ganekogorta-n eta beste bat eraikitzen ari da inguruko lurzoruaren suntsiketaren bitartez. Eremu hau Alonsotegi-ko Udalaren jabetza da eta erabilgarritasun publikoko mendia izateaz gain bere kudeaketa Mendi-Zerbitzuena dela ere gogoratu behar da. Beraz, bertan ezin da ezer eraiki eta gertaera hau, hots, inguruko paisaiaren suntsiketa, ingurumenaren aurkako erasoaren adierazle da.