Joan den abenduaren 30ean, BMF-ak, Bizkaia-ko Klubeek 2014an egindako jarduerekin erlazionaturik dauden diru-laguntzen eskaeren harrerarako ezarritako epearen irekitzearen gainean informatzen duen komunikazioa igorri du.
Izapiderako epean 2015eko urtarrilaren 1etik, otsailaren 15eraino zabaltzen da, diru-laguntza hauek 2014ko apirilaren 29ko Batzarrean finkatutako irizpideez araututa daudela, eta Klubeei egoki transmitituak izan direla gogoratuz, hauen artean ondorengoak nabarmenduz:
- Diruz lagundutako jarduera hauetan parte-hartzaile kopuru minimoaren eskakizuna.
- Jarduerak egoki jakitera emanak eta BMF-ari aurrez komunikatuak egon daitezen beharra.
- Klub eskatzaileek, diruz lagundutako jarduerak zuzenean kudea ditzatela, bere Zuzendaritza-Batzordeen kideen bitartez.
- Araututako beharren betetzea: jarduera-egutegian eta Kluben webean BMF-aren logotipoaren erabilera; Kluben Zuzendaritza-Batzordeen eguneratutako konposizioaz Federazioari informatu; etab.