Helburu dugun mendi taldeentzako formazio ekimen ezbedinekin jarraituz, Mendiko Segurtasunari buruzko tailerra ospatuko dugula aurreratzen dizuegu.
Tailerra dohainik izango den arren, hura antolatzeko behar beharrezkoa da parte-hartzaile bakoitzaren datuak posta elektronikoz bidaltzea (izen-abizenak, mendi taldea, NAN posta elektronikoa).
Tailerraren amaieran etorrera egiaztagiria luzatuko da.
Izen-emate epea martxoak 24 amaitzen da eta mendi talde bakoitzeko lau lagun apuntatu daitezke.
Datak:
- 1.go Saioa: martxoak 28 ostirala 19:00-tan.
- 2. Saioa: apirilak 3 osteguna 19:00-tan.
Beste askoren artean hauek dira jorratuko diren gaiak:
- Irteeren antolaketa (informazioa bilatu, eguraldia,…)
- Beharrezko gutxiengo ekipamendua (propioa eta taldearena)
- Parte-hartzaileei eman beharreko informazioa (lehenago, irteera ospatu bitartean eta amaieran)
- Arrisku objetiboak
- Emergentzia planak
- Ezbehar eta istripuetan nola jokatu.
- Taldearen gidaritza
- E. a.