EMF-REN OHIKO ETA APARTEKO BATZAR OROKORRETARAKO DEIALDIA
- Eguna: 2013ko azaroak 9, larunbata.
- Ordua: 10:30ean lehen deialdia, eta 11:00etan bigarrena.
- Tokia: Elgeta, Espaloia Aretoa.
GAI ZERRENDA
- Aparteko batzar orokorra:
- Mendi Lasterketen Araudiaren aldaketa
- Ohiko batzar orokorra:
- Aurreko akta onartzea, hala badagokio.
- 2014. urteko asegurua.
- 2014. urteko federazio-lizentziaren prezioak proposatzea eta, hala badagokio, onartzea.
- 2014. urteko aurrekontua proposatzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Beste gai batzuk.
- Galde-eskeak.
Informazio guztia EMFren web orrian −www.emf-fvm.com− jarriko da, kontsultatu edo jaitsi ahal izateko.
OHARRAK
- Batzarreko kideen identifikazioa eskatuko da sarreran. Elkarteen kasuan, idazkariak egindako agiria, ordezkaritza duen lagunaren datuak argitzen dituena, ekarri beharko duzue.
- Lehendakaria bada, EMFren lizentzien kudeaketari dagokion aplikazioan jasotako datua hartuko da erreferentziatzat.
- Mendizale eta teknikarien ordezkariek nortasun-agiria edo beste dokumenturen bat aurkeztuko dute.